Kresala Laguna txartela lortzeko deialdia zabalik
100 euroko kostua izango duen txartelarekin zineklubeko saio guztiak ikus daitezke.

Kresala Laguna txartela lortzeko deialdia ekainean ireki zuten, baina oraindik zabalik dago. Beraz, irailetik hurrengo ekainera bitartean zineklubeko saio guztiak ikusteko aukera ematen duen txartela lor dezakete oraindik hiritarrek.
Kresala Zinekluba duela bi ikasturte hasi zen txartela saltzen, eta aurtengoan berriro denboraldi osoan zehar antolatzen dituen saioetara joateko aukera eskainiko du. Txartelak 100 euroko prezio finkoa du, eta ordaintzeko, antolatzaileek, bi modu proposatu dituzte: aldi bakarrean, edo hilabetero hamar euroko kuota ordainduta. Denboraldi bakoitzean 30 saio egiten dituzte gutxi gorabehera, beraz, ia bi euro aurrezteko aukera da.
Halaber, eserleku finkoa aukeratzeko eskubidea izango dute bazkideek, eta emanaldietara joateko sarrera ziurtatuta. Gainera, saioren batera joateko aukera ez badute, txartela lagun edo senide bati utzi ahal izango diote. Horrez gain, ongietorri oparia jasoko dute.
Kresalak duen webgunean eskuratu daiteke informazio gehiago, eta bertan ere bazkide bihurtzeko pausoak daude.