Mundu osoko hamalau zuzendarik New Directors saria lortzeko aukera dute

Txina, Costa Rica, Danimarka, Espainia, Errusia, Japonia, Erresuma Batua, Errusia, Suedia, Taiwan eta Turkia. Herrialde horietako hamalau zinemagilek euren lehen edo bigarren film luzeak aurkeztuko dituzte Zinemaldiko Zuzendari Berriak (New Directors) sailean. Hauek 50.000 euroko saria irabazteko aukera izango dute, zuzendariaren eta filmak Espainian duen banatzailearen artean erdibanatzeko.
Euskal Herriak ere ordezkaria izango du, Irati Gorostidiren Aro Berria filma zerrendan sartu baita. Film honek 1970eko hamarkadako langile borrokaren eta Euskal Herrian garai hartan sortutako esperientzia komunitarioen errealitatea erakusten du.
Saoirse Ronan protagonista duen Bad Apples filmarekin hasiko dute saila. Satira honek 11 urteko ikasle gatazkatsu bati aurre egin beharko dion irakasle baten istorioa kontatzen du. Amaitu, berriz, Shiro no Kajitsu film japoniarrarekin. Bertan, neskentzako barnetegi kristau batean, ikasle baten suizidioa ondoren, mamuak ikusteko ahalmena garatuko du gazte batek.
Halaber, sail honetako filmak Gazteriaren DAMA saria lortzeko hautagai ere badira. Irabazlea 18 eta 25 urte bitarteko 150 ikaslek osatutako epaimahaiak erabakiko du.