28 urteko etenaren ondoren, Armada Cup bueltan da

Playmouth-Donostia VII. nazioarteko estropada berrartuko dute hurrengo urteko uztailaren 18an. Bertan, bi hiriak lotzen dituen 460 itsas milako zeharkaldia egingo dute. 1998tik etena izan ondoren, bi urtez behingo estropada hauek bere jarduerari ekingo diote berriro ere.
Urriaren 15etik aurrera irekiko dute klub antolatzaileen webgune ofizialetan izen emateko formularioa. Aipatu moduan, estropada bi urtez behin egingo dute, eta hiri bakoitzetik txandakako irteerak egingo dituzte. Zeharkaldiak bost eta zazpi egun bitarte iraungo du, eta flota uztailaren hirugarren astean zehar iritsiko da Donostiara.
Eneko Goia alkateak Armada Cup-en garrantzia azpimarratu du: “Estropada hau, hiriarentzat lehen mailako kirol mugarria izateaz gain, Plymouthekin harremanak berriro estutzeko aukera da, 1989tik senidetze bat baitago harekin”.