Bueltan da Aquariumeko Itsas Film festibala

Aquariumek datorren asterako 13. Itsas Film festibala antolatu du, astelehenetik ostiralera bitarte. Aste Nagusiko egitarauaren parte izango da itsas munduan barneratzeko aukera. Sarrerak doakoak dira eta proiekzioak Aquariumeko Auditiorioan 12:00tan egingo dituzte. Ez da erreserbarik egingo, horregatik, leku ona lortzeko, goizago iristea gomendatzen dute.
Itsas munduarekin erlazionatuta dauden filmak proiektatuko dituzte. Halaber, adin eta zaletasun guztietarako zerbait egongo da. Antolatzaileek bi film nabarmendu dituzte: Harri papera, harea, Groseko hondartzaren eta surfaren historia kontatzen duena eta Errio, Orio herriari buruzko dokumentala.
Aquariumak Donostiako Udala, Cimasub-i, Ficab, Orioko udala, Gabriel Garcia eta Borja Agote erakunde eta pertsonekin kolaboratu du festibala aurrera eramateko.
Egitaraua
- Astelehena, 11: Donostiako nazioarteko itsaspeko zinema zikloa
- Asteartea, 12: Harri papera, harea
- Asteazkena, 13: Errio
- Osteguna, 14: Egeoko historian igerian
- Ostirala, 15: Aquarium TV show