Bukatu dute San Bartolome kalearen urbanizatzea
Bihar, hilak 8, Easo eta Urbieta kaleen arteko tartea berreskuratuko da herritarrentzat.

San Bartolome kalearen urbanizatze lanak amaitu ditu Euskal Trenbide Sareak (ETS), eta bihartik aurrera, hilak 8, Donostiako Metroaren igarobidearen eraikuntza lanen eragina jasan duen Easo eta Urbieta kaleen arteko 80 metroko tarte hori zabalduko dute.
Erdialdea-Kontxa geltokiaren larrialdietako aireztapenak eraikuntza baliatuta, espazioa berrantolatu dute: norabide bakarreko autobus errei bat eta autoentzako beste bat eraiki, zamalanetarako eremu bat prestatu, eta espaloiak zabaldu dituzte, oinezkoei leku gehiago emateko. Lanek 700.000 euroko aurrekontua izan dute.
Metroaren lanen zati jakin batzuk amaitu ahala, aurrera doa erdigunearen berrantolatzea. Uztailaren 11n Easo kalea ireki ondoren, ETSk esku-hartzeak gauzatu ditu ondoko hainbat bidetan. Horietako bat San Martin kalearen bi tartetan aurrera eraman du: Urbieta eta Easo artean, eta Getaria eta Hondarribia artean. Era berean, Easo kalea asfaltatu du San Bartolome eta San Martin artean, baita San Bartolome eta Aldapeta arteko lotura ere. Gainera, hiru eserleku berri jarri ditu Eason, San Martin eta Arrasate artean.
Hurrengo mugarria Xabier Zubiri plaza berriro irekitzea izango da, udazken hasierarako aurreikusten dute.