Hiru atxilotu Intxaurrondoko taberna bateko biltegian indarrez lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak hiru gizon atxilotu zituen asteazken goizaldean Intxaurrondoko ostalaritza establezimendu bateko biltegian indarrez lapurreta egiteagatik.
Goizaldeko hamabiak aldera, Ertzaintzari jakinarazi zioten hainbat pertsona lapurretan ari zirela eta inguruan zaintza lanetan ari zen herritarren babeserako patruila bat bertaratu zen. Biltegiko sarrerako atea hautsita zegoela egiaztatu zuen. Bien bitartean polizia talde batek markesina baten atzean ezkutatu nahian zebiltzan hiru gizon atzeman zituen. Ertzainek horiek identifikatu eta miatu zituen, aipatu establezimendutik ustez lapurtutako hainbat objektu zeramatzatela egiaztatu zuten.
Hori horrela, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu, eta agintari judizialen eskuetan jarri zituzten.