Bost gauez itxiko dute Amara eta Martutene arteko errepidea

Mantentze prebentiboko ohiko lanak egin ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak bost gauez itxiko dute Amara eta Martuteneko biribilgunea arteko GI-41 errepidea. Mozketak hilaren 17tik 22ra bitartean aurrera eramango dituzte, igandetik ostegunera, 22:00etatik 06:00etara bitartean.
Ondoz ondoko mozketak igandetik astelehenerako gauean hasiko dituzte, hilaren 17tik 18ra; eta amaitu, ostegunetik ostiralekora, hilak 21etik 22ra. Bost egunetako bakoitzeko 06:00etatik aurrera, behin-behineko seinaleak kendu eta errepidea irekiko dute.
Ordezko bide gisa, Donostiako kaleak erabiltzea gomendatu du aldundiak Amara eta Martuteneko biribilguneen artean: Loiolako Erribera pasealekua, Loiolako zeharbidea eta Aintzieta pasealekua.