Urumea ibaiko emakumeen VI. Aste Nagusiko bandera, iruditan

Gaur jokatu da emakumeen VI. Aste Nagusiko Nortindal bandera Urumea ibaian. Mundaizeko zubitik irten dira nesken traineruak, erlojuaren kontra. San Juango neskek egin dute markarik hoberena, eta Zarauzkoak izan dira bigarrenak.
















