Badator Abordatzea!

Bost ordu besterik ez dira falta piraten enbata hasteko. Atzera kontaketak aurrera darrai eta kaian elkartu dira lehen ordutik badia hartzeko prestatuko dituzten baltsak muntatzeko. Lan eta lan dabiltza piratak, txandetan antolatuta, 09:30etik. Arduradunek jarritako mugak kontuan, bakoitzak bere aukera egin du, gutxienez, hondartzatik gertura iristeko. Ur gainean eramango dituenaz gain, beren mastetara lotzeko aldarriak ere ez zaizkie falta.
IRUTXULOKO HITZA bertan izan da eta hauek dira Andrea Bosch Alfaro argazkilariak egindako irudiak


















