Gazte bat hil da moto istripuz Amaran

Udalak jakinarazi duenez, 21 urteko emakume bat hil da gaur goizaldean Amara Berrin, moto istripuz. Istripua 01:00etan gertatu da, GI-41 errepideko tunelera sartzeko bidean, ibilgailua hiritik irteteko norakoan zihoala.
Bi pertsona zihoazen motorrean eta kurba baten bazter babesaren aurka jo dute. Ondorioz, bi bidaiariak hirira sartzeko bidera erori dira, beherago baitago. Osasun langileek 22 urteko gidaria artatu eta ospitalera bidali dute, bidaiaria salbatzeko, ordea, ezin izan dute ezer egin.
Errepidea itxia egon da gauean zehar, gertakariaren arrazoiak aztertzeko eta gorpua lekualdatzeko. Ondoren, autoen ohiko joan-etorrira bueltatu da.