Gero Axular dantza taldeak bete du Plaza Berria
Gero Axular dantza taldeak atzo egindako emanaldiko irudia.Joseba Parron San Sebastian Tradizioa, folklorea, mugimendua eta talentua biltzen ditu arratsaldero Plaza Berriko agertokian. Handik pasako dira jaiek iraun artean eskarmentu zabala duten taldeak: Trebeska, Arkaitz, Verdini, Eskola… Atzo iluntzean, ordea, Gero Axularreko dantzariek hartu zuten oholtza eta dozenaka herritar bertaratu zen prestatutako ikuskizunaz gozatzera.


