Olatz Salvadorren kontzertua Flamenkan, iruditan
Idoia Asurmendirekin batera abestu zuen Gelditu hor ezaguna.Joseba Parron San Sebastian Eskaintza bikoitza izan zen igande gauean La Flamenkan. Lehenik, Olatz Salvador, eta ondoren, Izaki Gardenak. Donostiarrarentzat ez da plaza berria, aurrez ere aritua baita, Skakeitan taldearekin aritzen zen garaietatik. Zainak eman hirugarren diskoan bildutako uzta eskaini zuen aurreko diskoetako kantekin batera, eta, esaterako, Idoia Asurmendi igo zen agertokira eta elkarrekin abestu zuten Gelditu hor ezaguna.
Hona, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako irudi bilduma.


