A ze gaua atzokoa!

Bi nahikoa ez eta hiru kontzertu kateatu zituzten astelehen gauean Piratek. Zirraraz betetako egun luzeari jarraipena eman zioten askok Flamenkan. Goxua’n Salsa talde iruindarra izan zen lehena, eta dantzan jarri zuen portuko zabalgunean bildutako jendetza. Ondoren, Igotz Mendezek gidatutako Hofe taldearen txanda izan zen. Eta gaua borobiltzeko, etxeko talde bat: La Txama. Hauek ere beste latitude batzuetako doinuak ekarri zituzten, eta ez ziren bakarrik etorri; lagunetako batzuk ere igo baitzituzten agertokira abestera.
































































