Antiguako Pilota Txapelketaren argazki lehiaketa antolatu du Txirain elkarteak

Abian den 77. Antiguako Pilota Txapelketaren harira, argazki lehiaketa antolatu du Txirain elkarteak. Abuztuko astearte eta asteazkenetan jokatzen dituzte partidak Antiguako frontoian, 19:00etan hasita, eta partidetako jokoarekin lotura zuzena duten argazkiekin parte har daiteke.
Aurkezteko azken eguna hilaren 27a da, eta hiru egun geroago, hilaren 30ean, ezagutaraziko dute irabazlea, hain zuzen ere, txapelketako finalean.
Argazkiak helbide honetara bidali behar dira abuztuaren 27a baino lehen. Argazki irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Lehiaketaren oinarriak hemen irakur daitezke.