Gizonezko bat atxilotu dute Bidebietan beste bati arma zuriz eraso egitea leporatuta

Ertzainek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Bidebietan beste bati arma zuri batekin eraso egitea leporatuta. Biktima bularraldean zauritu zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Erasoa 20:00ak aldera gertatu zen. Ertzaintzak dei bat jaso zuen gertakariaren berri emanez eta osasun laguntza eskatu zuen zaurituarentzat. Ertzainak adierazitako lekura bertaratu eta lekukoekin hitz egin zuten. Denek esan zutenez, erasotzailea barbakoa bat egiten ari ziren lekuan agertu zen eta biktimaren aurka jo zuen; bularraldean arma zuri bat sartu eta ihes egin zuen.
Zaurituak osasun laguntza behar zuenez, Donostia Ospitalera eraman zuten. Agenteek gertakariaren unean lekuan zeuden pertsonak identifikatu zituzten eta deklarazioa hartu zien. Handik bi ordura atxilotu zuten erasotzailea, lesio deitua leporatuta.
Biktimak osasun-laguntza behar zuen eta Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten. Agenteek gertakariaren unean lekuan zeuden pertsonak identifikatu zituzten, eta deklarazioa hartu zien. Handik bi ordura atxilotu ahal izan zuten erasotzailea lesio-delitua leporatuta. Polizia etxera eraman zuten polizia eginbideak hasteko eta horien ondoren agintari judizialen eskuetan jarriko dute.