Begihandi lehiaketa, argazkietan

Bigarrenez egin da gaur Begihandi bere tintan lehiaketa, 17:00etan hasita, Amara Berriko Aitzol plazan. Txipiroiak kozinatzen aritu dira hamabi bikote aurten.
Epaimahaia gastronomia munduko bost adituk osatu dute: Ines Montes sukaldaritza irakaslea, Mikel de Francisco sukaldaria, Super Amarako marketin arduradun Alfonso Reiriz, Bar Lyukaren jabe Eva Cruz eta Euskal Gastronomia Kofradiako kide Carlos Arruebarrena. Haiek hautatuko dute irabazlea 20:00etan, plater guztiak dastatu ondoren.
Hiru saridun egongo dira: lehenengo postuak 450 euro irabaziko ditu erosketa baletan, bigarrenak, 300, eta hirugarrenak, berriz, 200. Irabazleak, gainera, txapela lortuko du.
Hemen dituzue lehiaketaren argazki batzuk.



















