Haurrek bizikletan (ere) gozatzen dute festaz

Aste Nagusian falta ezin daitekeen jardueretako bat bihurtu da haurrentzako bizikleta festa, aurten ere. Hiru taldetan egin dute lasterketa 5-6 urtekoak, 7-8 urtekoak eta 9-10 urtekoak. 300 metroko lasterketa egiten dute, eta, noski, garrantzitsuena ondo pasatzea da.
Argazkiak: Joseba Parron San Sebastian.










