Parte Zaharra Sardiñerena izan da

Batzuetan tradizioari traizio egitera deitzen du mugimendu feministak. Besteetan, aldiz, egutegian galdu ezinezko moduko datak sortzeko gai da, eta horren adibide da Sardiñeren eguna. Aste Nagusi Pirataren asteartean, Señora gosaria, bazkari disidentea eta kalejira transfeminista tradizio bihurtu dira jada, eta urtez urte giroa hobetuz doa.
Hona hemen Joseba Parron argazkilariaren irudi bilduma.



































