Gros dantzaz josi dute Ubarroiek

“U! U-ba! Ubarroiak gara!”. Pirata gehien (edo gehienetarikoak) dituen kofradia da Groseko Ubarroiena. Urtean zehar hainbat jarduera antolatzen dituena, gainera. Inauterietan edo Zipotz jaietan, besteak beste, ikus ditzakegu Groseko piratak dantzan eta festan. Atzo, asteazkenarekin, Ubarroiek haien eguna izan zuten, Grosen jarduera mordoxka bat antolatuz. Triki poteoa, bazkaria, elektrotxaranga, eta, garrantzitsuena, kakalardoaren dantza!
Hona hemen Asier Gonzalez de San Pedrok egindako argazki galeria.





































