Itsasoaz ikasteko herri kirolak

Umeentzako ere bada Aste Nagusia, hori bistan da. Atzo, Katalunia plazan, Kulki herri kirolak izan ziren haurrentzat, itsasoarekin lotura duten jarduerak eginez.
Kulki egitasmoak kultura eta kirola uztartzen ditu, jolasaren bidez, gaztetxoenek euskal kulturaren inguruan ikas dezaten.



















