Danborradaren burrunbak jai giroa zabaldu du Parte Zaharrean

Martxaz martxa kalez kale ibili ziren ostegun arratsaldean piratak. Garezurra eta gurutzatutako bi tibiadun bandera beltza eta Ubarroiak kofradiaren urdina buru, Flamenkatik abitu ziren kaitik harago jai giroa zabaldu asmoz. Uniforme militarrik ez oraingoan; izatekotan, koloretako zapiak buruan eta kofradien txalekoak soinean. Burrunba alaia eraman zuten auzoko txokoetara.
Ibilbidean Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako zenbait irudi jarraian: