Ehunka lagunek parte hartu dute Pasealeku Berriko Igerialdian

Aste Nagusian huts egiten ez duen jardueretako bat Pasealeku Berriko Igerialdia da. 1999an berreskuratu zuten proba Ama Birjinaren egunean, hilak 15, antolatzen du urtero Fortuna Kirol Elkarteak. 55. aldiz jokatu dute goizean eta ehunka lagunek parte hartu dute, Zurriola eta Kontxako hondartzen arteko 2.959 metroak igerian eginda.
Haurrak 11:00etan irten dira Nautiko ingurutik eta hareatzara bidea osatu dute. Helduak, aldiz, eguerdian abiatu dira Zurriolatik. Karabela portugaldarrak tarteko, salbuespen gisa neoprenoa erabiltzeko aukera eman diete partaideei, baina askok nahiago izan dute ez erabili, akaso, beroaren freskagarri zelako ura. Sargoriaren ondorioz, hareatzan jendetza zegoen, eta lagun ugari izan dute partaideek begira helmugaratu direnean.
Jarraian, Egoitz Aldanondok proban egindako argazkiak









Proba, ordea, inoizko tristeena izan da, igerilari bat hil baita bihotzekoak jota. Irakurri albistea hemen.