Mojito eta dantza artean igaro zuten piratek arratsaldea

Aspertzeko aukerarik ez zuten izan piratek ostegun arratsaldean Lasta gunean. Abordatze txikiaren ondoren, haurren tokia hartu zuten gazteek. Lehenik, mojito txapelketa aurrera eraman zuten. Lehiakide ugari eta maila handikoak izan ziren nor baino nor. Epaileek lana izan zuten kategoria bakoitzeko irabazlea zen edaria erabakitzen: goxoena, bitxiena eta txarrena. Hautatzen errazena azkena izango ote zen?































Ondoren, JaranEroek dantzan jarri zituzten gunean bildutakoak. Jarduerak gerri-mugi izena bazuen ere, gorputz osoa astinarazi zieten Zunbonek. Haur eta heldu, neska eta mutil, inork ezin izan zion eutsi, eta agertoki gaineko hirukoteak jarritako erritmora aritu ziren. Hobeto edo okerrago, koreografia jarraitzen ahalegindu ziren.










