Hirugarren urtez jarraian, Urrezko Maskorra Pirotecnia Valencianarentzat
Urrezko maskorra eraman du Pirotecnias Valencianas konpainiak. Beste behin ere, eta hirugarrenez jarraian, Pirotecnia Valencianak (abuztuaren 15eko jaurtiketa, ostirala) irabazi du Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 60. Lehiaketako Urrezko Maskorra.
Zilarrezko Maskorra Pirotecnia Peñarrojako castellonarrentzat izan da (abuztuaren 13an, asteazkena, jaurti zuten), eta Brontzezko Maskorra, berriz, IP Innovative Pyrotechnik piroteknia alemaniarrarentzat izan da (abuztuaren 10ean, igandea, jaurti zuen). “Super Amara” Gazte Epaimahaiaren Saria Pirotecnia Peñarrojak irabazi du.


