Igeldoko eta Uliako Harria, iruditan

Aizkolarien txanda izan zen atzo Urrezko Kopa aizkora probarekin, gaur, aldiz, harri jasotzaileena izan da. Trinitate plazara herritar ugari bertaratu da Uliako Harria eta Igeldoko Harria probak ikusteko. Lehenengoan, bederatzi emakumezko harri jasotzaile lehiatu dira 70 kiloko harriarekin jasoaldi gehien nork egin. Bigarrengoan, aldiz, zazpi izan dira gizonezko harri jasotzaileak eta 136 kiloko harria erabili dute.
Ainitze Zumeta zarauztarra izan da garailea laugarrenez jokatutako Uliako Harria proban. Gainera, errekorra hautsi du, 23 aldi altxatuta. Aste Nagusiko ohiko jarduera bilakatu den Igeldoko Harriaren 33. aldian, berriz, Mikel Lopetegi Guereca Urra gailendu da beste behin, hemezortzi jasoaldi eginda.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastiak argazkilariak egindako irudi bilduma.