Manifestazioa egingo dute piratek eraso arrazistak eta matxistak salatzeko
Hainbat eraso izan direla salatu dute Piratek.Joseba Parron San Sebastian Aste Nagusia bukatzear den honetan, Donostiako Piratek hainbat eraso matxista eta arrazistaren berri eman dute: “Beste urte batez Aste Nagusia eta gure jai guneak ez dira izan denontzako bizigarriak. Astean zehar eraso matxista eta arrazistak bizi izan ditugu kaian zein hirian”.
Piratek denontzako jaiak eta denontzako espazio seguruak aldarrikatu dituzte, eta horretarako manifestazioan parte hartzera deitu dute. “Denontzako bizigarriak eta gozagarriak diren jaiguneak sortzea pirata ororen ardura da, baita honen aldeko mobilizazioetan parte hartzea”, adierazi dute.
Astean zehar, Hiritarron Harrera Sareak hainbat eraso arrazista salatu ditu, euren sare sozialetatik.


