Xibaroek ere egin dute urteroko bazkaria

Aste Nagusia amaitzen ari da, eta piratek azken orduak erre nahi dituzte. Gaur, Xibaroen kofradiak antolatuta, bazkari egin dute La Flamenkan, euskal presoak oroituz. Arratsaldean, Mexikortxo(R) Banden kontzertuaz gozatuko dute, eta, ostean, 19:30ean, manifestazioa egingo dute eraso matxistak eta arrazistak salatzeko.
Bazkariko irudiak, Joseba Parronen eskutik.









