Su artifizial eta danbor hotsak astea amaitzeko

Ia 400 jarduerak osatu dute aurtengo Aste Nagusia. Denetarik izan da zortzi egunotan eta ziur asko edozein donostiarrek topatu du intereseko zerbait egitarau zabalean. Zerrendako azken buruan zeuden jardueretako bi 60 urtez, sua izan gara ikuskizun piromusikala eta Agur Asteari! izan dira.
Su artifizialen lehiaketaren sei hamarkadak ospatzeko Illusion Fireworks enpresako Karl Mitchell-Shead diseinatzaile britainiarrak eta Valentziako Marti pirotekniak elkarrekin atondu zuten saio berezia. Erritmo ausarta eta kolore bizia, tradizio aberatsarekin uztatu zituzten. Musika, aldiz, Joselontxo’s txarangak, Izarok eta Janus Lesterrek jarri zuten, Kontxako hareatzean bertan.
Bestelako doinuak aukeratu zituen Union Artesanak Aste Nagusiari datorren urtera arte esateko. Danbor hotsak zabaldu zituzten eta agurrerako izan arren, doinu alaiak aukeratu zituzten. Festak hasieratik bukaerara horretarako baitira, ondo pasatzeko.
































