3D inprimaketa tailerra egin dute Amara Berrin

Asteburuan, 3D inprimaketari buruzko hezkuntza ekitaldi bat egin zuten Amaran, Donostiako Udalak eta Puzzle-Kaxa elkarteak antolatuta. Ander Yuste antolatzaileetako batek adierazi duenez, Auzora hurbildu zen jende guztiak teknologia berri horri buruz ikasteko aukera izan zuen, “puzzleekin hiru dimentsiotan dibertitzen ziren bitartean”. Gerturatutakoek galdera asko egin zituzten inpresio eta inpresoren inguruan.
Hiru gailu eraman zituzten, eta modelo ezberdinek nola funtzionatzen duten azaldu zuten. Yustek azaldu duenez, ekitaldiaren momentu politena adin eta nazionalitate desberdineko pertsonak parte hartzera animatu zirenean iritsi zen, “belaunaldi berriekin eta hizkuntza diferenteekin une paregabeak partekatuz”.