Irrikitaldia, iruditan

Aste Nagusiaren amaieran, belle époque-ra itzuli ohi da ordu batzuez Donostia eta jaietako salbearen antzeko zerbait egiten dute Bulebarra eta Kale Nagusiaren artean. Mezaren ondoren, txaranga lagun, auzoan barrena doaz jai giroan. Atzo “liturgia” hori bizi zutenek gogoratzeko eta han izan ez zirenek ikusi ahal izateko, hona 20. Irrikitaldian Joseba Parron San Sebastianek egindako irudiak.









































































































