Bukatu dute Alberto Gastesik zuzendutako 'Argi Gorriak' telesailaren grabaketa

Alberto Gastesi zuzendari donostiarrak zuzendutako Argi Gorriak telesailaren grabaketa bukatu berri dute joan den astean. Zortzi astez grabatu dute Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat puntutan. Vidania Films ekoiztetxe donostiarrak ekoitzi du eta EITBk hartu dute parte.
Euskaraz sortua eta 30 minutuko zortzi atalez osatua, umorea, intriga eta drama familiarra uztartzen dituen telesaila da. Bertan, euskal familia “disfuntzional” batek — kaosak, zinismoak eta gizatasun sakonak markatutako pertsonaiekin — aita desagertuaren itzuleraren inguruko misterioa argitu beharko du. Hori guztia mehatxu kriminalen eta iraganeko sekretuen nahasketarekin.
Itziar Ituño aktore nagusiarek batera, Nerea Sanz (Singular, Zeru Ahoak), Arnatz Puertas (Itoiz udako sesionak, Zeru Ahoak), Iñigo Gastesi (La infiltrada, Marco), Yangxi Chen eta Iñigo Rodríguez (Max sarietan aktore protagonista onena, Todo el tiempo del mundo lanagatik) aktoreak Lucía, Paul, Martín, Li eta Julián izango dira lan honetan, hurrenez hurren: familia disfuntzional honen eta bere ingurune hurbilaren funtsezko kideak, drama emozionala, komedia beltza eta intrigazko elementuak aurrez jakin ezin daitezkeen pertsonaien galeria batekin nahasten dituen istorio batean.
Horiez gain, Klara Badiolak (Nora, Amama), Miren Gaztañagak (Azken erromantikoak, El guardián invisible), Sara Cozarrek (20.000 erle espezie), Guiomar Puertak (¿Es el enemigo?, El verano que vivimos), Aitor Beltranek (Gelditasuna ekaitzean) eta Jon Lukas Puertasek (Desagertuta/Desaparecido) parte hartzen dute, istorioari tentsio, umore eta konplexutasun geruza berriak ematen dizkioten pertsonaiekin telesailaren unibertsoa zabalduz.