Lau lagunarteko jokatuko ditu Gipuzkoa Basketek denboraldiaurrean

2025-2026ko denboraldirako taldea osatuta, iraileko azken asteburuan hasiko den ligara ondo iristeko prestaketa lanekin hasi da Gipuzkoa Basket, Ondarretako Olarain ikastetxe nagusian irailaren 1era arte kontzentratuta. Larunbatean (hilak 23) hasiko dira entrenamenduekin, eta lau lagunarteko partida jokatuko dituzte ondoren, denboraldiaurrean.
Irailaren 6an izango da lehenengoa, Gasteizen, Baskoniaren aurka. Zalerik gabe jokatuko dute partida hori, baina hurrengo hirurak Illunben izango dira, zaleentzat irekiak: iralaren 12an Flamengoren aurka 20:00etan, 16an Iraurgiren aurka 20:00etan eta 19an Cantabriaren aurka 20:30ean.