Txapineneko barruko plazen zolatzea hasi dute

Altzako Txapinene kaleko 2-4-6 zenbakien ondoan dauden barruko plazak zolatzeko lanei ekin die Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako departamentuak, eraikin bloke horietako edateko uraren sareko lanak amaitu ondoren.
Arlo horretako zinegotzi Carlos Garciak adierazi duenez, dagoen gainazalean hormigoi armatuzko lauza bat zabalduko dute, akabera desaktibatua eta batez beste 15 zentimetroko lodiera duena, eta tonu grisaxka desberdinak emango ditu pasabideen perimetroan eta barrualdeko edo egonlekuetako eremuetan. Gainera, bi eremuak, plaza eta barrualdeak, aurrefabrikatutako listoi batekin mugatuko dituzte, bereizteko.
Zoladura amaitu ondoren, dagoen ereduari eutsiz, eserleku berriak jarri, barandak aldatu eta argiteria publikoaren kanalizazioak berrituko dituzte.