36 postu izango ditu Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azokak

40. urtez, Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka antolatu du Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak Donostian. Gipuzkoa plazan egongo da azoka, gaurtik (hilak 22) irailaren 7ra, goizez eta arratsaldez (11:00-14:00/17:00-20:30).
Guztira, 36 postu izango ditu azokak, eta 100 urtetik gorako antzinatasuna duten liburuak, berriagoak izanik ere aurkitzeko zailak direnak eta katalogoetatik kanpo daudenak eskuratu ahalko dira bertan. Horrez gain, postal, disko, argazki, komiki eta aldizkari zaharrak ere egongo dira salgai.