Bi gazte atxilotu dituzte bizikleta elektriko bat lapurtzeagatik

Ertzainek 23 eta 25 urteko bi gazte atxilotu dituzte 2.000 euro inguruko balioa duen bizikleta elektriko bat indarrez lapurtzea leporatuta. Gertakaria ostegun goizaldean jazo zen. Lekuko batek eman zuen gertatutakoaren berri 04:00etan eta ertzainak autobus geltokian dagoen aparkalekura bertaratu ziren.
Maria Kristina zubiaren ondoko pasabide batetik irtetean, ertzainetako batek bi pertsona ikusi zituen bizikleta elektriko bati bultza egiten. Bizikletak eserlekua zintzilik zeraman, kate giltzarrapoz lotuta, eta bizikleta zegoen aparkalekuko egituraren zati metaliko bat ere bazeraman. Beste agente bat bizikleten aparkalekura joan zen eta egiaztatu zuen lapurrek kable batzuk okertu zituztela barrura sartzeko, baita bizikletak jartzeko eta segurtatzeko ainguratuta dagoen burdina behartu zutela ere.
Ertzainek bizikleta konfiskatu eta bi gazteak atxilotu zituzten, indarrez lapurreta egitea leporatuta. Polizia eginbideak amaitzean, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte. Era berean, lapurtutako bizikletaren jabea aurkitu eta jakinaren gainean jartzeko kudeaketak egiten ari dira, hura itzuli ahal izateko.