Dantz Festivalek musika elektronikoz beteko du Miramongo anfiteatroa

Dantz Festivalen bederatzigarren edizioari ekingo diote bihar, programa berezi batekin, izan ere, ostiral eta larunbateko musika emanaldiez gain, bestelako jarduerak ere antolatu baitituzte. Miramongo anfiteatroko saioetara bertaratzen direnek aukera izango dute ohikoetatik kanpoko line-up batez gozatzeko; kartel buru izango dira Sama Abdulhadi palestinarra, Octave One bikote estatubatuarra eta Helena Hauff alemaniarra. Haiekin batera Euskal Herriko eta Estatuko artistek parte hartuko dute. Larunbatean, gainera, bi eszenario izango dira, frontoian ere saioak egingo baitituzte. Hori gutxi balitz, gaueko egitaraua ere atondu dute, Convent Garden-ko La Criptan aurrera eramango dute, jaialdiko emanaldiak amaituta.
Ostirala, hilak 29
- 18:00 – 19:00. Ladrillovitz
- 19:00 – 20:30. Baldman
- 20:30 – 22:00. DJ Hell
- 22:00 – 23:30. Helena Hauff
- 23:30 – 01:00. Sama Abdulhadi
Larunbata, hilak 30
Miramongo anfiteatroan
- 16:00 – 17:45. Irune Muguruza
- 17:45 – 19:30. Celia Carrera
- 19:30 – 21:00. Octave One
- 21:00 – 23:00. Kink
- 23:00 – 01:00. Surgeon
Frontoian
- 16:00 – 17:00. Bitter ama b2b Obrium
- 17:00 – 18:30. Hugo b2b Nelli
- 18:30 – 20:00. Koldo Intermusic
- 20:00 – 21:40. Borja S
- 21:40 – 22:30. Rec Overflow
- 22:30 – 23:30. Zatibi
Convent Garden
- Ostirala, hilak 29: Dantz eta Estimulo kolektiboaren elkarlana, Isbel, Gartxi eta Ladrillovitz-ekin musika jarriz, ostiraleko jaialdia bukatzen denean.
- Larunbata, hilak 30: Selecta kolektiboarekin elkarlana, jaialdia giro intimo eta esklusibo batean ixteko, Adre, DSR eta Loreak artistak izango dira Dantz Festival-eko musikaldia bukatzen.
Jaialdiko abonamenduak eta sarrerak eskuragarri daude Dantz-en webgunean. Azken abonamenduak 70 euroan salgai daude, eta eguneko sarrerak, berriz, 44,99 euroan. Miramongo saioetara joateko Dbusen 31. lineak zerbitzu berezia emango du erdigunetik eta Altzatik. Jaisteko, berriz, doako anezkako autobusa izango da. Gainera, inguruan ahalik eta gutxien eragiteko, edalontzi berrerabilgarriak erabiliko dituzte.
Bidegurutzea ildo editorialarekin ezberdinen arteko gurutzaguneak eta espazio komunak esploratzea proposatzen du jaialdiak, elkargunea musika eta abangoardiaren bereizgarri izanik, Dantzek horri lotutako proposamen kultural sorta dakar:
- Bihar, hilak 26, 18:30etik 20:00etara, Dantza bulegoa. Musika elektronikan, kultur kudeaketan edo sormen ekoizpenean dihardutenak, baita artista eta proiektuak dituzten edota partekatu eta konektatu nahi dutenen arteko topaketa lasai, non, nola eta nondik pentsatzen eta sortzen duten erakusteko.
- Etzi, hilak 27, 17:00etatik 19:00etara, The Social Hub. Musika ekoizpen tailerra adimen artifizialarekin. Donostian Adimen Artifiziala erabiliz musika ekoizpenari buruzko tailerra emango da, Omnimatikaren sortzaile eta IA eta automatizazio espezialista den Flavio Banterlaren zuzendaritzapean. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lana eta Enplegu Sailarekin elkarlanean gauzatzen da.
- Etzi, hilak 27, 19:00etatik 20:30era, ArteUparte Galeria. Juan Tosina eta Paul Latabururen lanekin osatutako Bidegurutzeak erakusketaren irekiera. Artistek beren hausnarketak partekatuko dituzte, musika eta garagardoz lagunduta.
- Ostegunak, hilak 28, 18:30etik 21:00etara, Tabakalera (2Deo aretoa). Bidegurutzeak jardunaldia. Arteklab-eko Jaime de los Riosek gidatutako solasaldian diziplinen arteko bidegurutzeei eta horien ikaskuntzari buruz hausnartuko dute Zine Lab-eko Unai Ruizek, Artaziak Koop.-eko Amaia Navascuesek eta Oier Etxeberriak. Ondoren, terrazan pintxo, garagardo eta musikaz lagunduta, topaketa irekia egingo dute.
Bestalde, Palestinarekiko elkartasuna eta babesa adierazi nahi dute antolatzaileek, “askatasuna, duintasuna, eta giza eskubideak defendatuz, musika erresistentzia eta adierazpen tresna gisa erabiliz”.