Kontxako zigarrokinen bilketa egingo dute ostiralean

Kontxako zigarrokinen bilketa antolatu dute Surfrider erakundeak eta Donostiako Udalak ostiralerako. Kontxako pasealekuan elkartuko dira 10:00etan, eta 12:00ak bitarte, hondartzako zigarrokinak biltzen arituko dira.
Sufriderrek ohartarazi duenez, milaka zigarrokinek itsasoan bukatzen dute urtero. Hain zuzen ere, hori ez gertatzeko antolatu ohi dituzte horrelako jarduerak, eta herritarrei zabalik daude. Parte hartu nahi duenarentzat, arropa eta zapatila erosoak eramatea gomendatu dute. Aldiz, zigarrokin bilketarako beharrezkoa den materiala antolatzaileek eramango dute.
Esteka honen bidez eman daiteke izena ostiraleko zigarrokin bilketan.