Laredoko ontzi bat identifikatu dute Monpasen egindako legez kanpoko bazterkinaren ustezko egile gisa

Eguzki Talde Ekologistak ezagutarazi duenez, Guardia Zibilak identifikatu egin du hilaren 14an Donostiako uretan aurrera eramandako legez kanpoko arrain bazterkinaren ustezko egilea. Erantzulea Laredoko (Kantabria) arrantzontzi bat omen da.
Hilaren 18an Eguzkik idatzi batean jakinarazi zuen Ingurumen fiskaltzan ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat salatu zuela, ontzi ezezagun batek tona bat boga (boops boops) legez kanpo bota baitzituen uretara Monpasetik gertu.
Eguzkik ezagutarazi duenez, Guardia Zibilak identifikatu egin du joan den astelehenean, hilak 18, Donostiako uretan legez kanpoko arrain deskartearen ustezko erantzulea. Laredoko arrantzontzi bat izan omen zen Monpasetik gertu tona bat boga (boop boops) uretara bota zuena.