Turistifikazioa salatzeko bizikleta bira antolatu dute Donostian

Bizilagunekin desazkunde turistikoaren aldeko plataformak eta Jauzi Ekosoziala eragileak deituta, bizikleta bira egingo dute ostegunean (hilak 28) Donostian, Turismoarekin Donostia, lurraldea eta planeta arriskuan lelopean.
18:15ean abiatuko dira, Cervantes plazatik, eta turistifikazioak jotako zenbait puntutan jarriko dute fokua bereziki, antolatzaileek azaldu dutenez: “Bizikleta bira egingo dugu hirian zehar turistifikazioak Donostia, lurraldea eta planeta arriskuan jartzen dituela salatuko dugu puntu esanguratsuetan arreta jarriaz”. Herritarrak bizikletarekin, txaleko islagailuarekin eta txilibituekin joatera deitu dituzte.