Lup taldeak 'Erantzun bako deiak' lehen diskoa plazaratu du

Donostiako Lup funk-rock boskoteak pasa den hilabetean argitaratu zuen Erantzun bako deiak estreinako diskoa. Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz abesturiko zazpi abesti ditu, eta osorik entzun daiteke plataforma digitaletan.
Tolosako Arax estudioan grabatu zuten, eta Manresako Catmastering estudioan masterizatu zuten. Azala, berriz, Hond.akin artistak egin du.
Lup banda bost musikari hauek osatzen dute: Pello Arriola, Eric Farrera, Irene Navarro, Jon Ortuzar eta Stefano Trivini.