Santa Klara uhartea itxi dute itsasaldeko arriskuagatik

Gaurko aurreikusitako abisu horia dela eta, itsasaldeko arriskuagatik, Donostiako Udalak Santa Klara uhartea gaur goizetik eta egun osoan ixtea erabaki du. Kontxako hondartzako bi gabarroi ere kendu dituzte.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du gaurko itsasaldeko arriskuagatik. Olatuak bi metro eta erdira hel litezke, 19:00etatik 20:00etara arteko inpaktuarekin kostaldean. Beste abisu hori bat ere jaso du, nabigaziorako arriskuagatik, 12:00etatik 00:00etara. Kontu handiz ibiltzea gomendatu du udalak.
Bestalde, Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat, 17:00etatik 21:00etara.