Morlansko tunela eta bidegorria birgaituko dituzte, erabilera berriak sortzearekin batera

Lugaritzeko tren geltokia eta Morlans pasealekua lotzen dituen tunela berrituko du Donostiako Udalak. Baita bi gune horiek lotzen dituen bidegorri zatia ere. Lanen lehen fasea onartu dute, 381.634 euroko aurrekontuarekin eta lau hilabeteko egikaritze epearekin.
Lan hauen helburua da Morlansko tunela eta bidegorria birgaitzea. Obrak ere aurreikusten du Lugaritzeko biribilgunearen azpian dagoen hormigoizko tunel faltsua berritzea. Horrez gain, bidegorrian erabilera berriak sortuko dituztela jakinarazi du udalak.