Santa Klara uhartea itxita mantenduko dute
Pasealeku Berria, berriz, irekita egongo dela jakinarazi du Babes Zibilak.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, gaur ere Santa Klara uhartea itxita mantenduko dute, abisu horia dela eta. Era berean, Kontxako hondartzako hiru gabarroietako bi erretiratu dituztela adierazi dute udaleko iturriek.
Bestalde, atzo Pasealeku Berria itxi zuten arren, gaur irekita egongo dela aditzera eman du Babes Zibilak.