'Zeru ahoak' telesailaren trailerra aurkeztu du EITBk

Koldo Almandoz zuzendari donostiarraren Zeru ahoak telesaila 73. Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean estreinatuko da. Aldiz, iraila bukaeran ikusi ahal izango da EITBn, ETB1en eta Primeran plataforman. Hain zuzen ere, EITBk lau ataleko noir kutsuko thrillerraren trailerra aurreratu du. Helbide honetan ikus dezakezue.
Hondar ahoak telesailaren jarraipena da, hau ere Almandozek zuzendurikoa. Zeru ahoak Harkaitz Canorekin batera idatzitako lana da, eta Nagore Aranburu aktorea da protagonista, beste behin ere. Josean Bengoetxea, Sara Cozar, Ramon Agirre eta Miren Gaztañaga dira parte hartu duten beste aktoreetako batzuk. Musikaz, berriz, Aitor Etxeberria arduratu da.
Nerea Garcia (Nagore Aranburu) bolada txarra pasatzen ari da eta ez da bere Bilboko etxetik apenas ateratzen. Lau urte igaro dira Ertzaintzatik kanporatu zutenetik. Erritualen batean hildako emakume baten gorpua agertzen denean, bere nagusi ohiak ikerketarekin laguntzeko eskatu dio. Nereak susmatzen ez duena da iraganeko eta orainaldiko mamuek hiriko estoldetara jaistera behartuko dutela, non ezer eta inor ez diren diruditenak.