Astebururako plan bila Donostian?

Asteburuaz disfrutatzeko plan bila bazabiltza, askotariko kultur eta aisialdi eskaintza daukazu Donostian, eta gure agendan aukeraketa zabala aurkituko duzu. Hala ere, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu.
Ostiralean (hilak 29), Altxerri berritura joatea gomendatzen dizugu, bereziki, blues musika gustuko baduzu. Izan ere, Paul San Martin pianistak eta Alvaro Gaviria harmonika jotzaileak kontzertua eskainiko dute, 19:30ean. Sarrerak 5 euroan daude salgai, han bertan.
Larunbatean (hilak 30), Donostia Sutan 1813 elkarteak antzerki ibiltaria egingo du Parte Zaharrean barrena, 1813ko abuztuaren 31n tropa ingelesek eta portugaldarrek espainiarren babesarekin gauzatutako sarraskia eta hiriaren erreketa gogoratu eta salatzeko. 20:00etan abiatuko dira, San Bizente elizatik. Hurrengo egunean, hilaren 31n bertan, oroitzapen ekitaldi ofizialak egingo dituzte, goizetik gauera; hemen daukazue egitaraua.
Azkenik, igandean (hilak 31), kontzertu proposamen bat: Julio Sanrizz musikariak afro-funk eta elektrocumbia kontzertua emango du Groseko Baga Biga Faktoria tabernan, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da.
Bonus track. Astean zehar egiteko plan bat ere proposatuko dizugu: asteazkenetik ostiralera, 19:00etatik aurrera, askotariko dantza ikuskizunak ikusi ahalko dira Egiako Blas de Otero plazan, Egia Dantzan egitasmoaren barruan. Hemen daukazue egitaraua.