Bertan behera utzi dute ostiraleko zigarrokin bilketa
Bi zigarrokin, Kontxako hondartzan. Joseba Parron Surfrider erakundeak eta Donostiako Udalak antolatuta, zigarrokin bilketa egitekoak ziren ostiralean Kontxako hondartzan, baina, eguraldi txarra iragarri dutela eta, jarduera bertan behera utzi dute antolatzaileek. Hala ere, udalak jakinarazi du bilketa egiteko beste data bat bilatuko dutela.


