«Hizkuntza eta kultura arabiarrera hurbiltzeko» ikastaroa antolatu du udalak

Donostiako Udaleko Kultura Aniztasunaren Bulegoak, bigarren urtez jarraian, “prestakuntza proposamen bat” garatu du, “hirian dauden komunitateen errealitateak hurbiltzeko”. Iaz, Txinako hizkuntza eta kulturara hurbiltzeko ikastaroa antolatu zuten eta, aurten, Arabiar hizkuntza eta kultura ikastaroa antolatu dute.
Matrikulazio epea du irailaren 22an irekiko dute, 16:00etan, eta urriaren 5era arte egongo da zabalik. Donostia Kulturaren webgunean edo Udaleko Kultura Aniztasunaren Negoziatuan eman daiteke izena. 2025eko urriaren 21etik 2026ko otsailaren 10era bitartean egingo dute ikastaroa bera, Amara Berriko Ernest Lluch Kultur Etxean.
Udalak azaldu duenez, ikastaroa asteartero izango da, 16:15etik 18:15era. “Mundu arabiarra ikuspegi praktiko eta errespetuzko batetik ezagutzeko interesa duen edonori zuzenduta dago, aurreiritziak ezabatuz eta globalizazio gero eta handiago baten testuinguruan elkar ulertzea sustatuz. Ikasleek ohar bloka eraman beharko dute apunteak hartzeko”, gaineratu du udalak.