Jesus Maria Alkain plaza berriz urbanizatzeko urratsa egin dute

Donostiako Udalak Loiolako Erriberako Jesus Maria Alkain plazako mendebaldeko zatia berrurbanizatzeko obrak kontratatzeko espedientea onartu du. 294.275 eurokoa da aurrekontua, eta lana egiteko lau hilabeteko epea ezarri dute.
Une honetan, plaza bi zati ezberdinetan urbanizatuta dago. Lehenengo erdia inguruneko eraikinak egin aurretik egin zen, baina bigarrena behin betiko eraikuntzaren zain geratu zen.
Bigarren zati hori gauzatu ondoren, bi erdien arteko desberdintasunarengatik, auzotarrek udalaren partaidetzazko aurrekontuen prozesuan lehen erdia berriro urbanizatzeko aukera bozkatu zuten.