Loiolako mikologia jardunaldiei ekingo diete asteartean

Irailarekin batera badatoz Donostia Kulturak Loiolatarra Kirol Elkartearekin elkarlanean antolatutako 26. Mikologia jardunaldiak. Horien barruan, jarduera ugari izango dira asteartetik, irailak 2, urriaren 17ra bitartean. Zehazki, mikologia ikastaroa eta tailerra, hitzaldiak, bazkari mikologikoa, egurrezko eskulturen erakustaldia, perretxiko jaia eta erakusketa bat.
- Irailaren 2tik urriaren 17ra, Josean Ruiz Santanaren Perretxikoen zurezko eskulturak erakusketa, Loiola Kultur Etxean.
- Irailaren 25etik urriaren 2ra, Mikologia ikastaroa. Patxi Lago eta Txus Orcajo izango dira irakasleak. Izen ematea asteartean, hilak 2, abiatuko dute 10:00etan; loiolakulturetxea@donostia.eus posta elektronikoaren bidez.
- Urriaren 3an, sukaldaritza tailerra. Basque Culinary Centerreko Jorge Bustamante sukaldariak Sukaldaritza mikologikoa tailerra eskainiko du Loiolatarra elkartean.
- Urriaren 4an, perretxikoen sailkatzea. Mendian jasotako perretxikoak hautatu eta sailkatuko dituzte, Loiolatarra Elkartean.
- Urriaren 5ean, Perretxiko Jaia eta itxiera. Perretxiko Jaia eta jardunaldien amaiera ekitaldia, Latsarien plazan, 10:30etik 14:30era.