Berriz ere, Altuna III.ak eta Rezustak jantzi dute txapela

Txapela berresteko hautagai nagusiak ziren, eta aurreikuspenak bete zituzten ostiralean. Jokin Altunak eta Beñat Rezustak irabazi zuten berriz ere Donostia Hiria pilota txapelketa.
Atano III.a pilotalekuan jokaturiko finalean nahiko erraz menderatu zituzten Iñaki Artola eta Martxel Iztueta (22-6). Finalerdietan Ezkurdia eta Zabaleta kanporatu zituzten txapeldunek (22-7), eta Peña eta Imaz txapeldunordeek (22-21).
Aipatu moduan, iaz ere Donostiako txapelketa eskuratu zuten Altuna III.ak eta Rezustak. Orduan, Unai Laso eta Ander Imaz menderatu zituzten (22-15).